Speech Anniversary Of Company
URBANIZATZEA ZER DA? AurrePARTIZIPAZIOA Urbanizatze kontzeptuaren inguruan hitz asko esan dira garai ezberdinetan. Tradizionalki, hirien garapenak urbanizazioaren “gogortze” prozesu bati lotuak egon dira. Eta prozesu lineal horrek geure memorian irudi finko batzuk uztea lortu du.
Oraindik ere, beste herrialde batzuk bisitatzen ditugunean harritzen gara “urbanizatu” gabe diren kaleak topatzen ditugunean. Eta urbanizatu gabe esaten dugu aipaturiko “gogortze” prozesurik aurkitzen ez dugunean. Beraz geure hitz egiteko moduan definitiboki instalatu dugu irudien bitartez asimilatu dugun kontzeptua.
1902garren urtean, Torontoko kaleak asfaltatzen. Iturria: Wikipedia
19garren mende haseran hasi zen asfaltoa erabiltzen geure hirien espaloiak estaltzeko, oinezkoan bideak “txukuntzeko” alegia. Aurretik ondarra edo legarrez eginiko bideak asfaltoz estali zituzten orduan hirietako jauntxoen zapata, galtza eta gabardina luzeak txukun mantentzeko. Urteen poderioz asfaltuzko kaleak eta hiri-guneen “gogortze” prozesuak herri baten ezaugarri aurrerakoi bezala ikusi dugu.
Gaur egun, hirien zoluak estaltzen dituzten materialeen errebisio sakona egiten ari dira munduko txoko ezberdinetan. Ingurugiro teknikari eta urbanista asko hasi dira kezka zabaltzen hirien gehiegizko pabimentazioa dela eta. Geure hiriak gero eta iragazkortasun maila baxuagoa dute. Euri urak eta goietatik datozen urak azaletik doaz kaleetako zabor eta sustantzia guztiak edonora bideratuz.
Ikerketa geihenen helburua geure hirien azpiak berriro ere beraien ekosistema naturalak berreskuratzea da. Hau da, ikerketa nagusien helburua geure hirien iragazkortasun maila berriro ere berezko izan beharko lukeen minimo batetara ailegatzea da. Asfaltoa edo hormigoia produzitzen dituzten enpresak etengabeko borroka azeleratu batetan sartu dira beraien produktuak “Eko” aurrizkia eduki ditzaten.
Hala ere, gogoratu beharko genuke badirela inguruak urbanizatzeko bestelako modu asko ere. Geuk urbanizazio biguna esaten diogu. Aurkitutako lurralde zatia ahal den heinean mantendu eta “muntaia” prozesuen bitartez egin daitezkeen urbanizazio saiakeren aldekoak gara. Zergatik azpiegutura edo urbanizazio proiektu batek behar du egon proiektatua munduaren azken eguneraino irautea joan balitz bezala?
Gaur egungo hirietan egiten diren azpiegitura eta ekitaldi ezberdinetarako eraikinak ahalik eta “irekienak” izan beharko lukete bai bere kontzepzioan eta baita eraikitzeko moduan ere. Malgutasunaren inguruko ideiaz ari gara. Eraikin baten funtzioak ahalik eta aldagarrienak eta eraikitze prozesuak ahalik eta desmuntagarri eta bererabilgarrienen aldeko prozesuak derrigorrezkotzat hartu beharko genituzke.
0 comments:
Post a Comment